E-Commerce

Elikatu

Ibai-gane Jatetxean, Aurrez prestatutako janarien salmenta. Online Denda.

Prestashop plataformaren bidez diseinatutako eta garatutako denda.

Webgunea edo online denda hau, hainbat Gailuetara egokitua dago: mahaigaineko pantailetara, tabletetarako eta mugikorretarako.

2 Hizkuntzetan. Euskara, Gaztelera.

Elikatu Platerak
Elikatu Profesionales

Prestashop plataforma erabiliz, Online denda berdiseinatu eta Garatu

Elikatukoek, prestashop plataforman garatutako online denda bat zeukaten.

Gurekin harremanetan jarri ziren, atal eta ezaugarri berri batzuk sartzea edo sortzea nahi zituztelako beraien webgunean. Esate baterako, profesionalei bakarrik zuzendutako atala (B2B) eta beste bat gainontzeko bezeroei zuzendutakoa (B2C). Baita argazki berriak sartzea eta prestashop plataformaren azken bertsiora igarotzea.

Prestashop-en bertsio zaharra eta berria ez ziren bateragarriak. Batik bat, prestashope-k guztiz aldatu zuelako programatzeko era. Hori dela eta, webgune zaharrak ez zuen funtzionatzen prestashop berrian.

Hori konpontzeko,  prestashop-en Datu basean sartu ginen eta datu basea egokitu genuen bertsio berrian ere funtziona zezan.

Egokitzapen horiek eginda, lortu genuen bi bertsioen arteko bateragarritasuna eta datuen galerarik ez egotea.

 

This website uses cookies to ensure that you get the best experience on our website. If cookies are rejected, there will be areas on the web, which cannot be seen correctly.

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, gure webgunean esperientziarik onena lortzeko eta bermatzeko. Cookie-ak baztertzen baldin badira, atal batzuk ezin izango dira behar bezala ikusi.